ArcelorMittal

Gure lantegia

ArcelorMittal Sestao, Sestaoko udalerri bizkaitarrean kokaturik, Bilboko itsasadarraren ertzetan, Bilboko Portuaren bidez munduarekiko proiekzioa duen siderurgia-enpresa bat da, ArcelorMittal taldearen barruan kokatzen dena, teknologikoki aurreratua, eta gaitutako giza talde bat duena.

Teknologia Erabilgarri Onenak

ArcelorMittal Sestao belaunaldi berriko siderurgia-lantegi bat da, beroan ijetzitako altzairu-bobinak eta beroan ijetzitako eta desugertutako altzairu-bobinak egiten dituena. Gure lantegiaren instalazio guztien ezaugarri da Teknologia Erabilgarri Onenak (TEOak) kontsideratutako prozesuen erabilera, bere diseinu eta eraikuntzan. Era berean, sektoreko teknologia aurreratuena dugu. Produktuen nahastearen arabera, urtean, beroan ijetzitako altzairu-bobinen 1.800.000 tona eta desugertutako bobinen 600.000 tona ekoiztu daitezke. ArcelorMittal Sestaok malgutasun handia eta erantzuteko azkartasuna du, eta horrek momentu bakoitzeko beharretara egokitzeko aukera ematen dio, era oso automatizatuan eta, aldi berean, segurtasun maila handiekin.

Segurtasuna, Kalitatea eta Ingurumena

ArcelorMittal Sestaok prebentzioko jokabidearen eta etengabeko hobekuntzaren alde egiten du, ezarritako Kudeaketako Sistema Integratu (KSI) baten bidez gauzatua, gure produktuak lan-inguru seguru batean lortzeko aukera ematen duena, gure bezeroei produktuen eta zerbitzuen Kalitatea bermatuz, Ingurumenarekiko erabateko errespetuaren esparruan.

Iraunkortasunarekin duen laguntza eta konpromiso maila dela eta, ArcelorMittal Sestao lantegia 2006ko Ingurumenaren Europako Sarietan finalista izan zen, EB-eko 23 herrialdetako 139 enpresen artean aukeratua izanik. Sari horrek, Europako Batzordeak ematen duenak, Europako 3 enpresa onenen artean kokatzen du; berrikuntzaren, ekonomia-bideragarritasunaren eta Ingurumenaren integrazio arrakastatsuagatik.