ArcelorMittal

Kudeaketa Sistema Integratua (KSI)

Langileen Segurtasunak eta Osasunak, Ingurumenaren babesak eta gure prozesuaren Kalitatearen kudeaketak, eta horrenbestez, fabrikatzen ditugun produktuena, leku estrategiko bat dute erakundearen helburuen barruan.

Hori dela eta, gure Industria Bikaintasunerako bidean boluntarioki hurrengoak egiztatzea erabaki dugu:

  • Lan Arriskuen Prebentziorako Kudeaketa Sistema, OHSAS 18001-aren eskakizunen arabera 2003. urtetik,
  • Ingurumenaren Kudeaketa Sistema, ISO 14001-aren arabera 2001. urtetik eta
  • Kalitatearen Kudeaketa Sistema, ISO 9001 arauaren arabera 1998. urtetik, eta ISO/TS 16949-aren arabera 2007. urtetik.

Horretaz gain, 2003. urtetik Ekokudeaketako eta Ekoauditoriako EMAS Araudi Europarrari atxikita gaude, eta 2006ko ekainetik, Kalitatearen Kudeaketa Sistemak bobinen CE markaturako eskakizunak betetzen ditu. Horren kalitatea egiturazko materialen araudiaren barruan dago, UNE-EN 10025-1aren arabera.

Iraunkortasun eredu bat bultzatzen laguntzen diguten tresnen bilaketan, 2003. urtetik Kudeaketa Sistema guztiak bakar batean integratzearen alde egin dugu, eta horrela gure KSI lortu dugu (Kudeaketa Sistema Integratu).

Proiektuaren oinarrizko motoreak diren erakundearen pertsona guztiek, eta Lan Arriskuen Prebentzioaren, Ingurumenaren eta Kalitatearen Kudeaketa eraginkor baterako beharrezkoak diren Dokumentuek, Baliabideek eta Prozesuek osatzen duten multzoa da.

KSI-a bezeroen kalitatearen gaineko itxaropenak era eraginkor batean asetzeko, etengabeko hobekuntzarekiko dugun konpromisoa gauzatzeko eta Lan Arriskuen, Ingurumenaren eta Produktu aplikagarriaren Prebentzioaren gaineko legedi eta araudia betetzeko, eta gerta daitezkeen arazoen aurrean prebentzioko elementu bezala jarduteko sortu da. ArcelorMittal Sestaorentzat, Kudeaketa Sistema Integratua ez da helburu bat berez, baizik eta baliabide bat, bere produktuetan eta zerbitzuetan kalitate handiena lortzeko, lan arriskurik gabe eta ingurumen-inpaktu txikiena bermatuz.

SIG

(Irudia lehio berrian haunditzeko)