ArcelorMittal

World Class Manufacturing

World Class, industria-munduan, Bikaintasunaren sinonimoa da.

World Class Manufacturing kontzeptuak “Mundu Mailako Lantegia” esan nahi du, eta horrek Kalitateko Erabateko Kontrola (TQC), Unean uneko Sistema (JIT), Ekoizpeneko Erabateko Mantenua (TPM) bezalako hainbat estrategia eta kudeaketako, teknologiako, eta zerbitzuetako beste batzuk jasotzen ditu.Esan daiteke WCMa TPM-aren zabalpen bat dela, non, 6S metodologiaren oinarri sendoa hartuta, zutabeei segurtasuna, ingurumena, bezeroarekiko arreta, produktuaren kalitatearen erabateko kontrola, langileen garapena eta gastuen murrizketa bezalako kontzeptuak gehitu zaizkien. Horrek industria-eredu honek zuzenean bezeroari begiratzen diola baieztatuz.

2007ko apirilaren 20an ArcelorMittal Sestaori emandako Brontze Saria da World Class Manufacturing ezarpenean lortutako maila altuaren erakusgarri.

Word Class Manufacturing

Etengabeko hobekuntzan oinarrituta, WCM-ak makinen eta instalazioen matxurak ikertu eta aurre ikusten ditu. Era berean, prozesuen eta produktuen kalitatearen hobekuntzarako eta gastuen murrizketarako aukera ematen du, makinen eta instalazioen eraginkortasun globalaren optimizazioaren bidez eta galeren etengabeko murrizketaren bidez. Kudeaketa sistema honek pertsonen parte hartzea bultzatzen du, galeren eta arriskuen murrizketan, eta azpikontratatuko enpresak ere inplikatzen ditu.