ArcelorMittal

Aitorpenak

  • ArcelorMittal Sestao 2005/2006 Ingurumeneko Europar Sarietako 3. edizioan saritu zuten, Euskadiko eta Estatuko Atalean, Garapen Iraunkorrerako egin duen kudeaketagatik.
  • 2006ko apirilaren 5ean, Enpresa-Erantzukizun Sozialeko Bizkaiko Foruak ArcelorMittalen esparru horretako konpromisoa eta praktika onak aitortu zituen.
  • 2006ko ekainaren 1ean, ArcelorMittal Sestao Ingurumeneko Europar Sarietako finalista izan zen, Europar Batasuneko egoitzan (Bruselan) eta bigarren saria eman zioten, E.B.-ko 23 herrialdetako 139 enpresen artean.
  • 2006ko ekainaren 22an, ArcelorMittal Sestaoko Desugerketa Lerroaren lan-talde bat ArcelorMittal Fos-era joan zen bere hobekuntza-eremua aurkezteko, eta Grupos Eureka-ren esparruan goraipatu zuten.
  • 2006ko azaroaren 14an, Euskalit-ek ArcelorMittal-eko bi eremu 6S’ak Metodologiako Ezarpenaren Adibide aitortu zituen. Ekitaldi horretara bi eremuetako ordezkariak joan ziren, bai Zuzendaritzakoak bai 6S’s-ko kudeaketakoak.
  • 2006ko abenduaren 29an, “RETO-CSIS”-a egin zen, CSIS-aren 44. Kongresuan, eta horretan, azken urtean ezarritako praktika on bat aitortu zen (SMZ, Sarrera mugaturiko zonak), ArcelorMittal Sestaoren diziplina anitzeko lan-taldearen parte-hartzearekin.
  • 2007ko apirilaren 20an, ArcelorMittal Sestaok WCM-ko Brontze Saria jaso zuen, bere “Bikaintasuna Kudeaketan” izan zela-eta. World Class Manufacturing Association-ek saria Guggenheim Museoan eginiko ekitaldi batean eman zuen eta horretara hainbat instituzio eta ArcelorMittal Sestaoko langileen ordezkaritza bat bertaratu ziren.
  • 2008ko azaroan, Euskalitek 5 S’ak Zirrarezko Diploma eman zion ArcelorMittal Sestaori, 5S’ak metodologiak enpresa osoan lortutako mailagatik.