Enpresako Erantzukizun Soziala
Gure antolakundearen Erantzukizun Printzipioek Taldeak ezarritakoetan dute oinarria, gure langileenganako, bezeroenganako, akzionistenganako, merkataritza-kideenganako eta lan egiten dugun komunitateenganako jokabide ezin hobea sustatuz, Iraunkortasunaren, Kalitatearen eta Lidergoaren balioen inguruan.
Balio horiez gain, akzionistek, inbertsiogileek, kalifikazio-agentziek, gobernuek eta GKE-ek gero eta gehiago eskatzen duten beharrari erantzuna emateko, Taldea “Global Compact”-eko kide egin da.
Hori guztiari ekitea gutariko bakoitzaren erantzukizun pertsonala da.
ArcelorMittal Sestaok, Taldeko enpresa bezala, irizpide horiek erabat onartzen ditu, Erantzukizun Sozialarekiko Konpromiso Aitorpenaren bitartez jendaurrean erakusten ditu eta parte hartu duen eta parte hartzen jarraituko duen ekimen ezberdinekin gauzatzen ditu.
