ArcelorMittal

ArcelorMittal

ArcelorMittal mundu mailako siderurgiako ekoizlerik handiena da, 60 herrialde baino gehiagotan 310.000 langile dituela. Enpresak altzairu-industriaren mundu mailako finkapena zuzendu du.

ArcelorMittalek mundu mailako merkatu nagusi guztietan lidergoko leku bat du, automobilaren, eraikuntzaren, etxetresnen eta ontzien merkatuetan barne. I+G-n eta teknologian leku garrantzitsua du, eta lehengaietako berezko baliabide funtsezkoenak eta banaketa-sare bikainak baditu ere bai.

Europako, Asiako, Afrikako eta Amerikako 28 herrialdetan industria-instalazioak ditu, eta horrek altzairuaren merkatu garrantzitsu guztietan egoteko aukera ematen dio, garatutako ekonomietan zein sortzen ari diren merkatuetan. Konpainiaren hurrengo helburua Txinan eta Indian bere lekua hartzea da, bi merkatu horiek hazkunde handia izaten ari baitira.

2007. urteari dagozkion ArcelorMittaleko finantza-emaitzak 105.200 milioi dolarreko negozio bateratuko zifra bat suposatzen dute, altzairu gordineko 116 milioi tonako urteko ekoizpen batekin, mundu mailako altzairuko ekoizpenaren %10 suposatzen duena.

ArcelorMittalen akzioek New Yorkeko (MT), Amsterdameko (MT), Pariseko (MTP), Bruselako (MTBL) eta Luxenburgoko (MT) burtsa-merkatuetan eta Bartzelona, Bilbo, Madril eta Valentziako (MTS) burtsa-espainoletan kotizatzen dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo helbidean kontsulta dezakezu www.arcelormittal.com