Instalazioak
(Informazioa lehio berrian haunditzeko)
- 0- Txatarra Parkea: lehengaia sailkatzen da, eta saskiak kargatzen dira altzairu-fabrikaren eskakizunen arabera.
- 1- Arku Elektrikozko Labea: txatarraren galdaketa egiten da. Galdaketan karburua eta fosforoa kentzen zaizkio.
- 2- Lapiko edo Tratamendu Labea: Labe Elektrikotik iristen den galdari oxigenoa eta sulfuroa kentzen zaizkio. Konposizio kimikoa doitzen da, eskatutako altzairu kalitatearen arabera eta behar den tenperatura lortzen da. Lapiko Labean altzairuaren garbiketa ere egiten da.
- 3- Isurketa Jarraia: etapa honetan, altzairua likido egoeratik solido egoerara eraldatzen da. Horretarako, altzairua lapikotik askara pasatzen da eta hortik moldera, eta bertan solidotze-prozesua hasten da. Behin solido egoeran, pendulu-guraizeak xaflak deituriko unitatetan mozten du altzairua.
- 4- Tunel Labea: xaflaren tenperatura mantentzen du, labean zehar homogeneizatzen delarik.
- 5- Ijezteko Makina: xafla ijezten da ijezteko makinaren zazpi kaxetan zehar, lodiera murriztuz, 60mmetatik 1 eta 15 mm artera arte.
- 6- Flexagailua, Bobinagailua eta Ikuskaritza: beroan ijetzitako xaflak bobinatzen dira. Beharrezko laginak mozten dira bobinetan probak egiteko.
- 7- Desugerketa Lerroa: beroan ijezterakoan bandaren gainazalean eratutako oxido-geruza kentzen da azido klorhidrikoz. Ondoren, ertzak mozten dira (bezeroak hala eskatzen badu), eta berriz oxidatzea saihesten duen olioztatuarekin bukatzen da.
- 8- Instalazio gehigarriak: Zilindroen tailerrak, Segmentuak, Askak, Lapikoak, Keen Arazketa, Laborategia, Urak Tratatzeko Instalazioa, Azpiestazio Elektrikoa, eta abar.

