ArcelorMittal

CSP Teknologia

ArcelorMittal Sestaok lodiera txikiko xaflen teknologia (CPS) erabiltzen du, beroan ijetzitako altzairuzko bobinak eta beroan ijetzitako altzairuzko bobina desugertuak egiteko, Labe Elektrikoen bidez txatarra galdatuz. Modu horretan, altzairuaren berrerabilpena bultzatu egiten du.

Teknika honi esker, instalazio handirik gabe, hiru ordu baino gutxiagotan 30 tona arteko altzairuzko bobina bat egin dezakeen prozesu arin eta malgu bati bidea zabalduz. Teknologia honen abiaduraren eta tenperaturen kontrolak ezaugarri mekanikoen jokabide oso homogeneoa ziurtatzen du bobina osoan zehar.

Beste alde batetik, CPS teknologiak milimetro bateko lodiera lortzeko aukera ematen du, etengabe handitzen den kalitateen katalogo batean, lodiera UltraMeheak alde garrantzitsua izanda. Honetaz gain, mugatutako lodiera-tolerantziak lortzeko aukera eskaintzen du, eta horrek ArcelorMittal Sestaoko bobinak hotzean ijetzitakoekin konparatzea posible egiten du.