Enbutiziorako eta Hotzean Konformatzeko Altzairuak
Talde honen barruan kokatzen diren altzairuak (DD11, DD12, DD13) hotzean deformazioak pairatzeko diseinatuta daude. Deformazioko eta duktilitateko propietateak erresistentziakoak baino garrantzitsuagoak direnean erabiltzen dira.Automozioaren, enbutizioaren eta estanpazioaren industrian, makinariaren fabrikazioan, eraikuntzan eta abarretan erabiltzen dira.
EZAUGARRIAK:
- Konposizio kimikoa eta ezaugarri mekanikoak EN 10111-ren arabera.
- Nitrogeno aske murritza, materiala zahartzea ekiditzeko.
- Ezaugarri mekaniko isotropikoak.
- Ale xehea, enbutizioa errazteko eta “laranja-azal” akatsa ez agertzeko.
