ArcelorMittal

Korrosio Atmosferikora Erresistenteak diren Altzairuak

Altzairu hauek (S355J2G2W, ENSACOR edo antzekoak) muga elastiko altuko, aleazio baxuko eta ale xeheko altzairuak dira , eta korrosio atmosferikoaren aurrean duten erresistentzia hobetua dago, ezaugarri mekaniko antzerakoen altzairuekin erkatuz gero. Estali gabe erabiltzen badira, oxido atmosferikoak txaparen gainazalaren gainean patina itsaskor bat eratzen du eta horrek azpiko altzairua babesten du.

Nagusiki tximinien, zubien eta edukiontzien eraikuntzan, meatzaritzan eta arkitektura-elementuetan erabiltzen dira.


EZAUGARRIAK:

  • Konposizio kimikoa eta ezaugarri mekanikoak EN 10025-ren arabera.
  • Soldagarritasun ona.
  • Margotzen badira, pinturaren bizia bikoizten dute, bere botere autopasibagarria dela eta.
  • Ez dira gatz-inguru oso kontzentratuetan erabili behar..

Erabiletara itzuli