Dual Phase Altzairuak
Karbono eduki baxua eta bi faseetako egitura (ferritiko-martensitikoa) duten altzairuak dira, martensitaren berezko trakzioarekiko erresistentzia eta ferritaren berezkoa den hotzeko konformaziorako gaitasun ona era bikainean konbinatzen dutenak.
Gehien bat automozioaren industrian erabiltzen dira (nagusiki ibilgailuaren txasisaren barruko zatiak, errefortzuak, eta abar.).
EZAUGARRIAK:
- Duktilitatea / erresistentzia erlazio ona etendura-karga altuetan.
- R /Rm erlazio baxua.
- Erresistentzia altua nekeari.
- Luzapen uniforme altuak.
- Deformazioagatiko gogordura altua.
